KPI

KPI %0,1 igo da ekainean Hego Euskal Herrian

Ekainean %0,1 igo zen Kontsumorako Prezioen Indizea Hego Euskal Herrian. Guztira, %1,9 igo da KPI urte hasieratik. Datu hauek lehengo urteko ekainekoarekin konparatzen baditugu, KPI %3,4 igo dela ikus dezakegu. Inflazio handiena izan duen herrialdea Nafarroa da %0,3arekin eta gutxiena Bizkaia, prezioak maiatzean bezala mantendu baitira.

2004ko uztailaren 13a
17:45
Entzun
Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak argitaratu berri dituen datuen arabera, Hego Euskal Herrian %0, igo zen KPIa ekainean. Urte hasieratik, %1,9 igo da Kontsumorako Prezio Indizea Hego Euskal Herrian. Joan den urteko ekainarekin konparatuz, KPIa %3,4 igo da.

KPIren igoera handiena Nafarroak jasan du, joan den hilabetean: %0,3. Hurrengoa Arabako herrialdea da %0,2arekin. Hirugarrenik Gipuzkoa dugu KPIa %0,1 igota. Kontsumorako Prezioen Indizea maiatzetik ekainera mantendu egin du Bizkaiak.

Sektoreka aztertzen badugu, gehien aisialdia eta kultura igo da: %0,8. Ondoren hotelak, kafeak eta jantetxeak: %0,7. Igoera nahiko berdinsua jasan du edari alkoholikoen eta tabakoaren sektoreak: %0,6. Inflaziorik gabe, hezkuntza sektorea mantendu da.

LABen balorazioa

LAB sindikatuak datuak aztertu ondoren prezioak etengabe igo direla esan du, "eta are okerragoa dena, epe laburrean ez dirudi bilakaera aldatuko denik". Kontrolik gabeko inflazioak epe ez oso luzean interes tasen igoera ekar dezakeela ohartarazi du LABek. Ondorioz, LABek esan du "prekarietatea eta diskriminazioaren aurkako borroka ardatz" izango dituela 2004. urteko negoziazio kolektiboan.

"Inflazio altuak lehiakortasuna galarazten du"

Confebask EAEko enpresarien elkarteak ere KPIren igoeraren analisia egin du. Inflazio altuak eta prezioen diferentzialaren gorakadak lehiakortasuna galarazten duela ohartarazi du, eta kezkatuta agertu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.