Kontsumo prezioen indizea (KPI) iaztik Hego Euskal Herrian Nafarroan baino ez da jaitsi, gaur Espainiako Estatistika Institutuak jakinarazi duenez. Hain zuzen, duela urtebetetik KPIk %0,2 egin du behera Nafarroan. Aldiz, besteetan gora: Bizkaian %0,5, Gipuzkoan %0,4 eta Araban %0,3.
2009ko otsailarekin alderatuz, martxoan gora egin zuten prezioek lau herrialdeetan: Nafarroan eta Gipuzkoan %0,4, Bizkaian %0,3 eta Araban %0,1.
Aurtengo datuen arabera, denean egin du behera KPIk: Nafarroan eta Araban %1,4, Bizkaian %0,9 eta Gipuzkoan %0,8.
EkoNOMIA
KPI iaztik Nafarroan baino ez da jaitsi Hego Euskal Herrian
Prezioak duela urtebetetik %0,2 jaitsi dira Nafarroan, eta besteetan igo egin dira: Bizkaian %0,5, Gipuzkoan %0,4 eta Araban %0,3. Joan den martxoan gora egin zuen kontsumo prezioen indizeak lau herrialdeetan, eta aurten, aldiz, behera egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu