prezioak

KPIa %0,1 igo da otsailean Hegoaldean

Otsailean, oinetako eta jantzietan, elikagaietan eta alkoholik gabeko edarietan jaitsi dira gehien prezioak. Urte arteko tasa %2,6koa da.

2013ko martxoaren 13a
11:51
Entzun

Herrialdeka, otsailean %0,2 igo da prezioa Araban, %0,1 Bizkaian, eta mantendu egin dira Gipuzkoan eta Nafarroan. Hori horrela, urte arteko tasa %2,2koa da Araban, %2,7koa Bizkaian, eta %2,5ekoa Gipuzkoan eta Nafarroan. INE Espainiako Estatistika Institutuak kaleratu ditu datuok gaur.

Zergak igotzearen eta erregaiak garestitzearen ondorioz, KPI kontsumo prezioen indizea %2,7ra iritsi zen 2012an Hego Euskal Herrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.