Ekonomia

KPIa %0,7 igo da Nafarroan

Igoera %0,5ekoa izan da Bizkaian eta %0,4koa Araban. Gipuzkoan %0,1 igo da soilik.

2011ko abenduaren 14a
11:08
Entzun

Espainiako Estatistika Insitutoak gaur eman ditu azaroko Kontsumo Prezioen Indizearen datuak, eta Nafarroan prezioak %0,7 igo zirela jakinarazi du. Orohar, Hego Euskal Herrian igo da tasa, Bizkaian %0,5 eta %0,4 Araban. Gipuzkoan, ordea, apenas izan da igoerarik, eta %0,1 soilik igo da.

Urteko KPIari dagokionez, hala ere, Gipuzkoan eta Araban igo da gehien, %2,5. Nafarroan, berriz, urtea hasi zenetik %2,4 igo dira prezioak, eta Bizkaian, %2,2.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.