Ekonomia

KPIaren igoeratik urrun geratu dira soldata igoerak 2012an

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, soldatak %0,6 igo dira; Nafarroan, %2,7 egin dute behera.

2013ko uztailaren 29a
18:47
Entzun

Apalago bizi behar izan zuten Hego Euskal Herriko biztanleek 2012. urtean. KPIak %2,7 egin zuen gora, eta langabeziak ere gorako bide berari jarraitu zion. Nafarroako langileek soldatetan igarri zioten, batez beste %2,7 murriztu baitziren. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, berriz, lan kostuek %0,3 egin zuten gora, eta soldatak %0,6 handitu ziren, batez beste. Lan kostuak igo ala jaitsi, oro har, 2011n baino erosahalmen txikiagoa zuten iaz Hego Euskal Herriko biztanleek.

Egoera kezkagarriena Nafarroakoa da. Izan ere, 2012an erregistratutako lan kostuak %1,5 jaitsi baziren ere, soldatak gehiago murriztu ziren: 2012. urtean Nafarroako langile batek, batez beste, 23.372,73 euro jaso zituen, 2011. urtean baino 648,6 euro gutxiago. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 2012an jasotako soldatak 26.726 eurokoak izan ziren, aurreko urtean baino %0,6 handiagoak. Hala ere, Hego Euskal Herriko biztanle guztientzat garestitu zen bizimodua; Araba Bizkai eta Gipuzkoan %2,1, eta Nafarroan %5,4.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.