Krisia, epez-epe

2012ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
EHLABEk erradiografia hauxe egin du azken urteetan krisiak izan duen eraginaren inguruan:

2008. Urte horretan hasi zen krisia jasaten enplegu babestua, gainerako enpresa eta sektoreetan gertatu zen bezala.

2008-2010. «Ziurgabetasun garaia» bizi izan zuten enpresek. Ondorioz, ekoizpenak eta eskaerek behera egin zuten, industria arloan bereziki. Jaitsierak %30-40koak izan ziren. Oinarrizko helburua lana mantentzea zen, eta lortu zen, dibertsifikazioari esker.

2011. Apur bat hobera egin zuen egoerak, instituzioetatik emandako babesaren eta indarrak batzearen ondorioz.

2012. Zalantzak eta ziurgabetasuna, zerbitzuen sektorean bereziki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.