«Diru publikoak kutxa publikoetara itzuli beharko du»
A. Perez RubalcabaPSOEko idazkari nagusia
«Zintzoek ezin dute ordaindu bekatarien ordez , eta diru publikoak kutxa publikoetara itzuli beharko du».
«Herritarren eskubideak arrisku gorrian jarriko ditu erreskateak»
Patxi ZabaletaAralarreko koordinatzailea
«Herritarren eskubideen murrizketa sozialak arrisku gorrian jarriko ditu erreskateak. EAEko eta Nafarroako berezko eskubide fiskal historikoak ere arriskuan jarriko dira».
«Herriaren alde ezer egin ez dutenei dirua ematea kezkatzekoa da»
Oscar MatuteAlternatibako bozeramailea
«Herritarren alde gutxi edo ezer egin ez dutenei dirua ematen jarraitzeak kezkatu egiten gaitu. Etxe husteek segituko dute».
«Espainia bide egokian dago; erreforma zuzenak egin ditu 2008tik»
Wolfgang SchauebleAlemaniako Finantza ministroaa
«Espainia bidea egokian dago; erreforma asko eta egokiak egin ditu 2008tik, bankuen sektorean horietako asko».
«Europako finantzen batasunerakourrats zehatz bat da»
Tim GeithnerAEBetako Altxorreko idazkaria
«Halako ekintzak garrantzitsuak dira espainiar ekonomiarentzat, eta urrats zehatzak euroguneak premiazkoa duen finantzen batasunarentzat».
«Kalbarioa saihestuko genuen, 'banku txarra' onartu izan bagenu»
Josep Sanchez LlibreCiUko bozeramailea
«Kalbarioa saihestuko genuen, baldin eta Zapaterok eta Raxoik CiUri kasu egin izan baliote, eta banku txar bat sortzea erabaki izan balute».