Krisiaren inguruko hurrengo pausoak

2012ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
1G20koen bilera. Atzo eta gaur, munduko hogei ekonomia nagusietako gobernuburuak Mexikon bilduta daude. Alemaniaren jarrera malgutzen saiatuko dira AEBak.

2Erromako bilera. Angela Merkel, François Hollande eta Mariano Raxoi bilera batera gonbidatu ditu Mario Monti Italiako lehen ministroak datorren ostiralean, EBko hurrengo goi bilera aldez aurretik eztabaidatzeko.

3Ikuskatzaileak. Espainiako Ekonomia MInisterioak Oliver Wyman eta Roland Berger aholkularitzei finantza sistemaren beharrei buruz eskatu zien txostenaren emaitzak jakinaraziko dituzte etzi, hasiera batean.

4EBko goi bilera. Ekainaren 28an eta 29an EBko gobernuburuak bilduko dira. Batez ere, Europan hazkundea sustatzeko neurriei buruz eztabaidatuko dute, eta gazteen langabeziaren inguruan ere ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.