Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna krisi ekonomikotik ateratzeko neurriak hartzea izan daitezela eskatu dio Nuria Lopez de Gereñu Confebaskeko idazkari nagusiak Jaurlaritzako hurrengo lehendakariari. Euskadi Irratian elkarrizketatu dute Lopez de Gereñu, eta estatus politikoaren balizko aldaketa bati buruz galdetuta erantzun du hori. "Gero gerokoak", gaineratu du.
Lehentasunak ekonomia "errealean" ezartzea galdegin du Lopez de Gereñuk, eta "gutxieneko akordio bat" erdiesteko eskatu die alderdi politikoei, krisi ekonomikoari aterabideak bilatzeko.