•1995ko urria. Daewooko elektronika atalak 186 milioi euroko inbertsioa iragarri zuen, tartean hozkailu lantegi bat jartzeko. Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua saiatu ziren erakartzen, baita Katalunia, Murtzia eta Aragoiko agintariak ere.
•1996ko martxoa. Hozkailu lantegia Araban kokatzeko erabaki ofiziala iritsi zen. Hiru urtean 71 milioi euro inbertitu eta 412 lanpostu sortuko zirela iragarri zuten.
•1997ko azaroa. Daewoori emandako laguntzak ikertzeari ekin zion Europako Batzordeak.
•1999ko otsaila. Laguntza batzuk legez kanpokotzat jo zituen Bruselak, eta itzultzeko exijitu zion enpresari.
•1999ko abuztua. Daewooko langileek hiru hilabeteko greba egin zuten, lan baldintza duinagoak lortzeko.
•1999ko abendua. Industria Sailak emandako 1,8 milioi itzultzea eskatu zion Daewoori, enplegu eta inbertsio konpromisoak ez betetzeagatik.
•2002ko martxoa. Batzordeari arrazoia eman, eta laguntza batzuk legez kanpokotzat jo zituen EBko justiziak.
•2004ko azaroa. Euskal erakundeen azken helegiteak atzera bota zituzten epaileek.
Kronologia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu