Langabeen prestakuntzarako diru laguntzak «gardentasunez eta irizpide argiekin» ematen direla ziurtatu zuen atzo Javier Ramos Lanbideko zuzendariak. Eusko Legebiltzarrean izan zen atzo Ramos, Lanbideren egoerari buruz azalpenak emateko. Azkenaldian entzun diren kritiken atzetik enplegu zerbitzuaren aurkako kanpaina bat ikusten du: «Begirunea merezi dugu; ikusten ari garen jarrera ez da egokia».
Ramosen ustez, badute zer hobetu, baina azken urtean erronka itzela gainditu dutela uste du. Erabiltzaile gehienek euren lana ontzat jo dutela ere nabarmendu zuen. Oposizioa, aldiz, ez dator bat. EBko Mikel Aranak «kaosa» salatu zuen, eta EAJko Ana Otaduik enplegu zerbitzuaren kudeaketa «eskasa» eta antolakuntzaren «nora eza» kritikatu zituen.
Kudeaketa «gardena» aldarrikatu du Lanbidek
Oposizioak euskal enplegu zerbitzuan dagoen «kaosa» eta «nora eza» kritikatu du Eusko Legebiltzarrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu