Kudeaketaren urrezko Qa jaso du Euskaltelek
BILBO Euskalit Fundazioak kudeaketa bikainaren urrezko Q saria eman dio Euskalteli. Sari hori lortzen duen telekomunikazio sektoreko lehen enpresa da. «Barneko eta kanpoko ebaluazioak oinarrizko tresna izan dira bikaintasunerako bidean», adierazi du Euskaltelek. Abenduaren 18an Barakaldoko BECen egingo den ekitaldian jasoko dute garaikurra enpresako ordezkariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu