enpresak

Kukuxumusun lantaldea %30 murriztu nahi dute

Orain 94 langile ditu. Soldatak %20 jaistea eta gastu orokorra murriztea ere biltzen du planak. Ziurtatu dute ez dutela dendarik itxiko; kaleratzeak bulegoetan eta biltegietan egingo dituzte.

2013ko otsailaren 19a
16:57
Entzun

Ataute SL Kukuxumusu markaren jabea da, eta Kukuxumusu SL, marka merkaturatzen duena. Bi horiek bideragarritasun plan bat aurkeztu dute, bi enpresen etorkizuna bermatzeko asmoarekin. Negozio bide berriak eta nazioartekotzea ere izango dira haien apustuak.

Kukuxumusuk jakinarazi duenez, "behartuta" ikusi dute euren burua, hartzekodunen konkurtsoa saihesteko. Kukuxumusu SLren kasuan aste honetan 23 langileri eragingo dien erregulazioa aurkeztuko dute; Atauten, berriz, datozen egunetan emango dute neurri zehatzen berri.

Azken bi urteetan bi enpresetan lanpostuak ez galtzeko neurriak hartu dituzte. "2008tik egoerari eusten saiatu gara, gehienbat, lanpostuak ez suntsitzeko, baina 2011ko ilusioaren ondoren, ikusi dugu 2012an kontsumoa gelditu egin dela". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.