Kupoaren berritzeaz hitz egin nahi du Jaurlaritzak
GASTEIZ. Gaur arratsaldean bilduko da Madrilen Zerga eta FInantza Politiken Kontseilua, Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoen aurrekontuetan ezarri nahi dituen mugak aztertzeko. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak ere hartuko dute parte bilera horretan. Jaurlaritzak esan duenez, Kupoaren Legearen berritzearen gaia eramango du bilerara. Azken legea 2007-2011 eperako zen, eta luzatuta dago orain. Espainiako Gobernuak bere aurrekontua gainbegiratzerik onartuko ez duela ere esan du Jaurlaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu