Ekonomia

Kutxabanek osaketa atzeratzea eskatu du PSE-EEk

Bilduk salatu egin du osaketa, eta Markel Olano eta Joseba Egibar EAJkoei euren jarrera agertzeko eskatu die. LABek Kutxabank salatu du "negoziazio mahaia osatu nahi ez izateagatik".

2012ko urtarrilaren 5a
15:44
Entzun

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak atzo agertu zuenaren ildotik, PSE-EEk Kutxabanken administrazio kontseiluaren osaketa atzeratzeko eskatu du gaur, Kutxen Legeak aukeraketa hori egiteko beste prozesu bat ezar dezakeela aurreikusita. 

Arbitratze Batzordeak atzera bota zuen atzo Bizkaiko Aldundiak Kutxen Legeari jarritako helegitea. Bilduk ere salatu egin du EAJk eta PPk Kutxabankeko administrazio batzordeko karguak banatzeko egindako akordioa, eta Markel Olano eta Joseba Egibar EAJkoei eskatu die horren gainean euren jarrera agertzeko.

LAB sindikatuak gaur jakinarazi duenez, Kutxabank salatuko du "negoziazio mahaia osatu nahi ez izateagatik". Salaketa Hegoaldeko lau herrialdeetako lan ordezkaritzetan jarri du, Kutxabankek ez duela langileen hitzarmena bete argudiatuz.

"Onartezina da banku berria langileen baldintzen arloan legez kanpo jokatuz abiatzea", esan du ohar batean. LABek kontsulta bat egin nahi du langileen artean eurek erabaki dezaten zer esparru izan nahi duten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.