Ekonomia

Kutxabankek 855 milioi euro gorde beharko ditu finantza erreformari erantzuteko, eta BBVAk, 1.800

Espainiako Gobernuak ostiralean onartu zituen neurrien ondorioz, finantza erakundeek %10eko interesarekin eta gehienez bost urteko epean itzuli beharko dituzte eraikuntza maileguak estaltzeko diru laguntzak. Banco Guipuzcoanok 64 milioi euro gorde beharko ditu, Ipar Kutxak 43,8.

2012ko maiatzaren 14a
16:30
Entzun

Kutxabankek gaur jakinarazi duenez 855 milioi euro gorde beharko ditu Espainiako Gobernuak ostiralean onartu zuen finantza erreformari erantzuteko, eta BBVAk, 1.800. Kutxabankek esan du epearen barruan eta diru laguntza publikorik gabe espero duela eskakizun berriei erantzun ahal izatea.

Finantza erakundeek %10eko interesarekin eta gehienez bost urteko epean itzuli beharko dituzte eraikuntza maileguak estaltzeko diru laguntzak. Eskatzen zaien dirua gorde ezean, maileguak parte-hartze akzio bihurtu eta estatuaren esku geratuko dira erakundeak, Bankiari gertatu zaion bezala.

Banco Guipuzcoanok esan du 64 milioi euro gorde beharko dituela, eta aurreratu du Sabadellekin bat eginda beteko dituela finantza erreformaren eskaerak.

Ipar Kutxak dio 43,8 milioi euro gorde beharko dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.