EKONOMIA

Kutxabankek ez dizkio 21,5 milioi euro zertan ordaindu Gipuzkoako Ogasunari

2001-2005 epean Kutxak Repsolen egindako inbertsio batzuen harira egindako likidazioa ez dela zuzena ebatzi du Espainiako Auzitegi Gorenak.

Berria.info
2014ko martxoaren 24a
08:30
Entzun

Ogasunari 21 milioi euro ordaintzeaz salbuetsi du Espainiako Auzitegi Goreneko Administrazio Auzietarako Aretoak Kutxabank, eta bankuak pagatua duen diru hori itzultzeko agindu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari.

1997 eta 2004 artean Repsolen eginiko inbertsioengatik ordaindu zituen zerga horiek Kutxabankek. 2011n, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak bankua behartu zuen sozietateen zerga ordaintzera, baina erabaki horren kontra helegitea jarri zuen Kutxabankek. Arrazoia bankuari eman dio orain Auzitegi Gorenak.

2001. eta 2005. urteen artean Sozietateen Zerga zela-eta 21 milioi euro ordaintzeko eskatu zion Gipuzkoako Ogasunak Kutxabanki. Kutxaren jardunean ez du iruzurrik antzeman auzitegiak, eta ebatzi du aldundiak itzuli egin beharko diola orain diru hori bankuari. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.