enpresak

Kutxabankek proposatu die sindikatuei 276 langilek erretiro aurreratua hartzeko

Diruz lagundutako kontratu eteteak eta lanaldi murrizketak ere nahi ditu, irabaziak hirukoiztu ahal izateko

Iker Aranburu.
2015eko urriaren 22a
08:33
Entzun

Lan taldea gutxitu nahian dabil Kutxabank, langile gutxiagorekin errentagarritasuna eta irabaziak handituko dituelakoan. 2019rako 500 milioitik gora irabazi nahi ditu, oraingo mozkinen halako hiru  (150 milioi iaz).

Gaur goizean bilera egin du sindikatuekin eta hor eskaini die 1953an edo 1954an jaiotako 276 langilek erretiroa aldez aurretik hartzea. Dagoeneko 55 urte dituzten "gutxi batzuk" ere jubilatu nahi ditu.

Bere kasara kontratua eten eta Kutxabank utziko luketen langile kopururik ez die aipatu sindikatuei, Europa Press agentziaren arabera.

Bulego batzuk ere itxi nahi ditu bankuak, errentagarritasun gutxikoak, baina kopuru txikia izango direla ziurtatu du.

Urteko lehen erdian 122,7 milioi euro irabazi ditu Kutxabankek, iazko epe horretan baino %18,8 gehiago.

Kutxabank taldeak 6.466 langile zituen ekainaren 30ean. Horietatik 4.400 ingururi eragiten die lan taldea gutxitzeko planak, CajaSurreko lan taldeak bere egokitze sistema propioa duelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.