Kutxabanken kontseilua baztertu du Gipuzkoak
DONOSTIA. Gipuzkoako Batzar Nagusiek arbuiatu egin zuten atzo Kutxabanken administrazio kontseiluaren osaketa. Bilduk eta PSEk bozkatutako proposamen bateratuak dio kontseilu horrek ez duela «euskal gizartearen eta instituzioen aniztasuna» errespetatzen. Bi talde horiek bankua kontrolatu nahi izatea egotzi diete jeltzaleei. EAJk eta PPk aurkako botoa eman zuten, eta Aralarabstenitu egin zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu