Kutxak ehun milioi euro eskainiko dizkie maileguetan Gipuzkoako enpresei, beren ekoizpena eta produktuak mundura zabal ditzaten. Kutxak lankidetza hitzarmena sinatu zuen atzo Gipuzkoako Merkataritza Ganberarekin.
Maileguak bi ataletan banatuta egongo dira: 70 milioi euro produktuak merkaturatzeko, eta 30 milioi euro atzerrian lantegiak jartzeko. Kutxak uste du laguntza horiek garrantzitsuak direla, enpresen ohiko merkatuak krisi betean daudelako eta enpresek atzerrira atera behar dutelako.
Kutxak enpresen nazioartekotzea bultzatuko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu