Kutxak eta Adegik hitzarmen berria egin dute
DONOSTIA. Enpresak finantziatzeko kutxa berezira beste 100 milioi bideratzea hitzartu dute Kutxak eta Adegi Gipuzkoako Enpresaburuen Elkarteak. Iazko urritik, gisa horretako hiru akordio egin dituzte, eta bakoitzean 100 milioi euro bideratu enpresak finantzatzera, baina orain artekoak «bukatzear» daudela esan dute. Dagoeneko 200dik gora enpresek erabili dute finantzaketa bide hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu