Zuzendaritza karguak beteko dituztenak izendatu ditu Kutxa fundazioak, ohar batean jakinarazi duenez. Aurrezki kutxako presidentea zen Iturbe, presidenteorde Martin eta Gizarte Ekintzako arduradun Ruiz.
Gainera, Rosa Leal Sarasti aurrezki kutxako idazkari nagusi ohia izango da fundazioko idazkaria. Izendapenokin, Kutxak nabarmendu du fundazio bihurtzeko bidean "beste urrats bat" egin duela. Hurrengo pausoa fundazioa merkataritza erregistroan izena ematea izango da, eta prozesu osoa abenduaren 29rako burutuko duela ziurtatu du Kutxak.
Urriaren 24an onartu zuten kutxa banku fundazio bihurtzea, eta patronatuak 11 kide izatea adostu zuten. Haien artean daude EAJk proposatutako lau (haien artean Xabier Iturbe Kutxako lehendakaria), PSEk hautatutako hiru, PPk jarritako bat eta, langileen ordezkari bat. Gipuzkoako Aldundiari eta Donostiako Udalari lekua gorde zieten patronatuan, Kutxaren bi erakunde sortzaileak direlako. Alta, bi erakunde horiek —Bilduren esku— ez zituzten beren ordezkariak aukeratu.