Kutxaren markak kolore gehiago eta lelo berria ditu

2010eko ekainaren 5a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Aldatu egin du marka Kutxak, eta gaur plazaratu du berria. Koloretsuagoa da, eta beste lelo bat darabil: Zugandik zugana. «Kutxa zugandik sortzen da; zure eguneroko bizitzaren parte da, eta zugana doa zuzenduta; haren emaitzak zu bizi zaren gizartera doaz», azaldu dute finantza erakundeko ordezkariek. Koloreei dagokienez, berdea, zuria eta urdina konbinatu dituzte. Alabaina, beltza izango da kolore korporatibo eta instituzionala. Marka aldatu arren, Txilidaren jatorrizko anagrama eta logotipoa mantendu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.