Kutxa

Kutxaren ordezkaritza organoak utzi ditu DYAren ordezkariak

Javier Baracek adierazi du Kutxaren administrazio kontseilua beste erakundeetako "borroka politikoaren luzapena" besterik ez dela.

Maialen Unanue
2014ko martxoaren 19a
08:23
Entzun

Javier Barace DYAren Kutxako ordezkaritza organoetako kideak dimisioa eman du. DYAk ordezkaritza zuen Kutxaren batzar orokorrean eta administrazio kontseiluan, eta azken hori beste erakundeetako "borroka politikoaren luzapena besterik ez da". Horregatik eman du dimisioa. "Bertan jarraitzeak, batez ere, etorkizunari buruz alderdiak hartzen ari diren erabakiak eztabaidatzen ari direnean, gure misioarekin bat ez datorren jarrera politikoa hartzera behartuko ninduke", adierazi du Baracek.

"Nekez" lagunduko luke horrek Gipuzkoako herritarrei eskaintzen dieten zerbitzua hobetzen haren ustez, eta boluntario eta kolaboratzaileen artean "zatiketa politikoa" bultzatzeko soilik balioko luke.

Xabier Iturbe presidenteak aukeratu zuen Barace gizarte eragileek batzarrean daukaten ordezkari. Izendapen polemikoa izan zen, egun batzuk lehenago hauteskunde batzordeak Kontseiluko Paul Bilbaoren hautagaitza baliogabetu ostean izan baitzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.