Kutxek gutxienez %10eko kapitala izan beharko dute
MADRIL. Espainiako Gobernuak atzo iluntzean erabaki zuenez, burtsan kotizatzen ez duten finantza erakundeek %10eko oinarrizko kapitala izan beharko dute. Baldintza hori bete beharko dute inbertitzaile pribatuen parte-hartzea %20tik behera dutenek ere. Kapital maila hori gainditzen dute BBK-k, Kutxak eta Vital Kutxak. CANen Banca CIvicak, berriz, burtsara ateratzeko baimena eskatu du. Burtsan daudenei %8ko kapitala eskatuko zaie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu