Kutxen antolakuntza hitzartu dute EAJk eta PPk

Kutxabanken sartzeko aukera izan dezake Bilduk, Kutxaren batzarrean gehiengoa lortzen badu

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
EAEko Kutxen Legearen eduki korapilatsuenak hitzartu dituzte EAJk eta PPk. Hain zuzen, kutxetako agintaritza organoen antolakuntza eta aukeratzeko prozeduran ados jarri dira bi alderdiak, baita aurrezki kutxek Kutxabanken dituzten ordezkariak aukeratzeko moduan ere. Akordioak aldaketa esanguratsuak ditu Eusko Jaurlaritzak aurkeztu eta PSE-EEk defendatu duen proiektuan.

Batzar orokorretan orain arte baino talde gehiagok ordezkaritza izatea nahi zuen Patxi Lopezen kabineteak. Interes kolektiboak ordezkatzen dituzten erakundeek eta Batzar Nagusiek lekua izango dute, baina ez Eusko Legebiltzarrak. Orain arte, batzarraren %43 ezarleek aukeratzen zuten, %30 udalerriek, %20 entitate fundatzaileek eta %7 langileen ordezkariek. Haatik, Espainiako Gobernuak oinarrizko lege bat atera zuen administrazioen ordezkaritza %40ra mugatzeko.

EAJk eta PPk adostu duten ereduan, ezarleek 48 ordezkari izendatuko dituzte, entitate fundatzaileek hamazazpi, udalerriek hamazazpi, langileek zazpi, batzar nagusiek sei eta kolektibo ekonomiko, sozial edo kulturalek bost. Aldaketa horiek aukeratzeko moduari ere badagozkio. Hala, entitate fundatzaileen ordezkari guztiak gobernuan dagoen alderdiak aukeratuko ditu, eta ez dira banatuko udalean edo batzar nagusietan dagoen ordezkaritza politikoaren arabera.

EAEko Kutxen Legea onartu eta gero, gobernu organoak berritu beharko dituzte BBK, Kutxa eta Vitalek. EAJk eta PPk hitzartutakoaren arabera, batzarrak berritu izanak ez du zuzenean aldatuko Kutxabankeko kontseilua. Haatik, hala egingo da kutxa batek eskatzen badu. Hots, Bilduk Kutxako batzarraren kontrola lortuko balu, Kutxabanken kontseiluan eseriko litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.