La Bacaladera enpresako ordezkarien "gaitasun eza" eta "inplikazio eza" gaitzetsi ditu ELAk: "Proiektu honen jarraipena oztopatu dute, langileen azken hilabeteetako ahaleginak eta sakrifikazioak bertan behera utziz". Sindikatuak jakinarazi duenez, konkurtso administratzaileek astelehen honetan eman zien langileei enpresa likidatzeko erabakiaren berri. Ondorioz, 50 langile inguru geldituko dira kalean. Irungo enpresak arrainarekin egiten du lan, eta sektore horretako lehena izan da urte askoan. "Sektorean liderra zen enpresa bat itxierara eraman dute jabeek".
ELAk nabarmendu du Irun ingurua dela krisialdiak gogorren astindu duen inguruetako bat, eta itxiera honek are gehiago larriagotuko duela egoera.