LAB: «Lanbideren erreforma desastrea da»

2012ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Lanbideren berregituraketa «erabateko desastrea» izan dela ziurtatu du LABek agiri baten bidez. Batetik, «zentzugabekeria» izan zen Jaurlaritzak enplegurako politika aktiboak jasotzea lan araudian eskumenik izan gabe, eta EAJk Patxi Lopezen kontura «garaipen politikoa lortzeko» modu bat baizik ez zen izan. Bestetik, Jaurlaritzak «kudeaketa penagarria» egin du, Lanbide berritua nahiko langile eta baliabide materialik gabe lanean jarri duelako. Ondorioa, langileen nekea eta zerbitzuen okertzea izan da, LABen ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.