EkonOMIA

LABek beste sindikatuekin batera deitu nahi du greba orokorra

"Egoera ekonomiko honi aurre egiteko besteekin hitz egin nahi dugu, greba noiz egin hitzartzeko, zertarako, nolakoa, gero zer...", adierazi du gaur Etxaide idazkari nagusiak.

2009ko martxoaren 5a
09:56
Entzun
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak asteartean aldarrikatu zuen krisi ekonomiko honetan langileek pairatzen duten egoerari aurre egiteko greba orokorra egitea beharrezkoa dela, eta gaur zehaztu du greba hori ez duela LABek bakarrik deituko, beste sindikatuekin elkarlanean deitu nahi duela. "LABek ez du bere kabuz deituko greba orokorra. Egoera honi aurre egiteko beste sindikatuekin hitz egin nahi dugu, greba noiz egin hitzartzeko, zertarako, nolakoa, gero zer...", adierazi du Etxaidek gaur goizean Euskadi Irratian.

Krisi ekonomiko garai hauetan kaltetuenak langileak direla uste du LABeko idazkari nagusiak, eta beharginen soldatak %4 jaitsi direla. "Aberastasuna ez da behin ere langileen artean banatzen. Orain, gainera, lanpostuen murrizketa da enpresariak hartzen ari diren neurriak".

Aldaketa soziala eta politikoa ezinbestekoa dela azpimarratu du, halaber.

Duela aste batzuk ELAri lankidetza proposamena egin zion LABek. "Lankidetza hori giltzarria izango da", dio Etxaidek. Harekin hitz egiten ari direla jakinarazi du, baina ez dutela elkarrizketako edukien berri jendaurrean emango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.