2008an egindako greba batean partea hartzeagatik. Arrigorriagako (Bizkaia) Indusal enpresak arrazoi horregatik 21 langile kaleratu nahi dituela salatu du LABek. Emakumeak dira guztiak.
Garbiketa enpresa da Indusal, eta 25 langile kaleratzeko erregulazio espedientea aurkeztu du —Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailak oraindik ez du erabaki onartu edo ez—. LABek jakinarazi duenez, 25 horietatik 21ek hartu zuten parte 2008ko lanuztean. Hain zuzen, lantokian jasaten zuten genero diskriminazioa eta prekarietatea salatzea izan ziren grebaren helburuak. 2008ko uztailaren 14an hasi zen, eta hilabete eta erdi iraun zuen.
Lan berbera egin arren soldatetan 300 euro arteko aldea zegoela azaldu zuten orduan beharginek. Soldatetan ez ezik, bestelako lan baldintzetan ere bazeuden ezberdintasunak, esaterako, jai hartzeko egunetan. LABen arabera, gizonezko langileek bakarrik har zezaketen jai larunbatetan, eta enplegua lortzeko orduan ere diskriminazioa zegoen.
Gaur egun,165 lagun aritzen dira Indusal enpresan, eta horietatik 53k hartu zuten parte lanuztean. «Gaur egungo lantaldearen %32k eman zuten aurpegia enpresan zegoen diskriminazioaren aurka», azaldu du. Sindikatuaren iritziz, bistakoa da mobilizazio haren eta oraingo kaleratzeen arteko lotura, orain kaleratu nahi dituen langileen %84k egin zutelako protesta. Oraingoan ere mobilizatzeko prest dagoela iragarri du sindikatuak.
LABek dio 21 langile kaleratu nahi dituela Indusalek greba egiteagatik
2008an izan zen lanuztea; lantokian genero diskriminazioa zegoela salatu zuten 53 beharginek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu