LABek hitzarmena betetzeko neurriak nahi ditu eraikuntzan

jakes goikoetxea
Donostia
2010eko irailaren 22a
00:00
Entzun
LABek presio egin nahi die Adegiri eta Administrazioari, Gipuzkoako obra guztietan eraikuntzako lan hitzarmena aplikatzen dela bermatzeko. Lan hitzarmena ez betetzeko orduan bai enpresak bai erakundeak «konplize» direla salatu du sindikatuak. Presio egiteko ildo erabiliko ditu: alde batetik, politikoa, alderdi politikoekin bilduz eta neurri zehatzak eskatuz; bestetik, sindikala, sektoreko enpresa nagusiei zuzendua. Gainerako sindikatuei aurkeztuko diete proposamena, baina bera bakarrik ere aurrera egiteko prest dago LAB.

Adegik sindikatu bakoitzarekin aparte negoziatu nahi du eraikuntzako lan hitzarmena. LAB negoziazio modu horren kontra dago eta ez du parte hartuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.