Lan istripua

LABek ordubeteko lanuztea deitu du apirilaren 27rako lan istripuak direla-eta

Sindikatuaren iritziz, "gaur egungo eredu ekonomikoaren ondorioz" izaten dira hildakoak. Iaz 129 langile hil zirela dio eta aurten 39 zendu direla orain arte.

2007ko martxoaren 30a
13:39
Entzun
LAB sindikatuaren ustez, "gaur egungo eredu ekonomikoaren ondorioz" lan istripu ugari gertatzen da eta, hori dela-eta, apirilaren 27rako ordubeteko lanuztea deitu du. "Lan istripuak ez dira kasualitatez gertatzen, baizik eta ekoizpen moduagatik, kontratazio sistemagatik, prekarietateagatik... Horrela, errentagarritasuna eta enpresen etekinak bilatzen dituzte, langileak estututa", esan du Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak, Bilbon.

Sindikatuak emandako datuen arabera, iaz Euskal Herrian 129 langile hil ziren laneko istripuetan, 520 lagun larri zauritu ziren eta 64.897k bestelako zauriak izan zituzten. Aurten, berriz, orain arte 39 langile hil direla salatu du LABek. Enpresen %59k segurtasun batzorderik ez dutela gogoratu du. "Bistan da gauzak aldatu egin behar direla, ekimenak hartuta".

12:00ak eta 13:00ak bitartean egingo dute lanuztea apirilaren 27an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.