Volkswageni emandako Urrezko Medailagatik eta EHN sektore pribatuari saltzeagatik, UPNk «multinazionalei men egiteko obsesioa» duela salatu zuen atzo LABek. «Industriako eta teknologiako baliabide propioak sortu beharrean, beste interesen menpeko etorkizunaren alde egitea» egotzi zion LABek.
Nafarroako Gobernuaren eta Volkswagenen irudi kanpainak «ugari» direla ohartarazi zuen sindikatuak eta Nafarroako Urrezko Medaila «mehatxu eta eraso berrien» aurrekaria izan daitekeela iragarri zuen.
LABek salatu du VWen dominak mehatxu berriak ekarri ditzakeela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu