Ekonomia

LABek uste du ondorio "ikaragarriak" izango dituztela azken neurriek

Azkenaldian defizita mugatzeko hartutako "neurri ikaragarriek are eta ondorio ikaragarriagoak" izango dituztela espero du LABek. Enplegua suntsituko den eta eskubide sozialak murriztuko diren beldur da sindikatua.

Iker Aranburu.
2011ko irailaren 8a
18:16
Entzun

Ikasturtearen hasieran aurreikuspen ezkorrak egin ditu LABek. "Berriro ere enplegua suntsituko duten politika ultra-neoliberalak" hartuko direla espero du Ainhoa Etxaide sindikatuko idazkari nagusiak. Gobernuek "krisia sortu duten neurrietan"  sakonduko duten beldur da sindikatu abertzalea. "Aitortu beharrean politika okerrak direla, horietan tematuko dira", azaldu du Etxaidek.

LABeko buruzagiak oso hitz gogorrak izan ditu Espainiako Konstituzioaren erreformaren aurka, bere iritziz, osasuna, hezkuntza eta beste gizarte politikak bigarren maila batean uztea "betikoratuko" duelako. "Ez du axola nork gobernatzen duen, egiten duenak defizitari lehentasuna emateko agindu konstituzionala izango baitu". 

Orain arte politika ekonomikoan hartu diren erabakiak "hautu politikoak" direnez, politika eredu berri baterako bidea hasteko exijitu dio Etxaidek klase politikoari, eta hori lortzeko bidea "presio soziala" dela ziurtatu du. LABek ontzat hartu du azaroaren 20ko hauteskundeei begira "indar ezkertiarrak eta abertzaleak" batera aurkezteko hartu duten erabakia. "Euskal Herriaren intereserako" neurriak bultzatuko dituztela espero du, lan harremanen euskal esparrua, besteak beste.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.