Ekonomia

LABek utzi egin dio Irungo Ogasuneko auziko bide penalari, hau motz geratuko delakoan

2008ko apirilaren 3a
16:24
Entzun
LAB orain arte Irungo Ogasuneko auziko parte izan da -Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak epaiketan herri akusazio bezala parte hartu nahi bazuen 60.000 euroko bermea jarri zion-, baina gaur Rafa Diez idazkari nagusiak adierazi du bide hori utzi egin dutela. "Izan ere, bide penalaren ondoren ardura guztia pertsona batengan eroriko da [Jose Maria Bravo Irungo Ogasuneko zuzendariarengan], eta guk uste dugu hortik aurrera jo behar dela, bestelako inplikazioak eta irregulartasunak daudelako". Hala, bide kontentzioso-administratiboari eutsi dio.

LABek iritzi dio Gipuzkoako Foru Aldundian ardura politikoak kitatu beharko direla. "Azken 30 urteetan Gipuzkoako erakunde publikoetan egindako iruzurrik handiena da hau. Diru publikoarekin aberastu dira batzuk, eta politikariek izendatutako pertsonek gidatu eta antolatu dute iruzurra".

Zortzi milioi eurokoa da iruzurra eta bost inputatu daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.