greba orokorra

LABeko beste kide bat atzeman dute, CEN patronalaren aurka pintura botatzea leporatuta

Oskar Cayon atxilotu du Espainiako Poliziak. Atzo eguerdian LABeko beste kide bat atxilotu zuen, sindikatuak Iruñean duen egoitza inguruan. Greba egunean pintura botatzea egozten diete.

2012ko apirilaren 4a
13:52
Entzun

Espainiako Poliziak Oskar Cayon LAB sindikatuko kidea atzeman du gaur, greba orokorrean CEN Nafarroako Enpresarioen Konfederazioaren egoitzara margoak botatzea leporatuta.

Atzo eguerdian LABeko beste kide bat atxilotu zuten, sindikatuak Iruñean duen egoitza inguruan. LABen iritziz, joan den osteguneko lanuzteak izandako arrakasta ezkutatzea da atxiloketaren helburua.

Atxiloketa horiek salatzeko eta lan erreformaren aurka egiteko, elkarretaratzera deitu dute gaurko, 18:00etan, CEN egoitzaren aurrean.

ELA sindikatuak atxilotutakoak aske uzteko eskatu du, eta atxiloketak "greba eskubidea kriminalizatzeko saiakera" direla gaineratu du.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.