LABeko hainbat ordezkari Adegiren egoitzara sartu dira

Salatu dute patronala negoziazio kolektiboa blokeatzen ari dela.

Miren Garate.
2014ko ekainaren 10a
15:05
Entzun

LABen arabera, atzo metaleko mahaian gertatutakoa da adibide bat. Espainiako Auzitegi Gorenak azken lan hitzarmena indarrean ote dagoen argitu arte ez duela negoziatuko esatera joan zen patronala bilerara.

Enpresaburuen elkartea negoziazio kolektiboan izaten ari den jarrera salatzeko, LABeko 30 bat ordezkari Adegik Miramonen duen egoitzan sartu dira gaur goizean. Ertzaintzak atera ditu guztiak, eta identifikatu egin ditu, baita kazetari bat ere.

Bitartean, atarian eserita geratu dira beste batzuk, tartean Garbiñe Aranburu ekintza sindikaleko arduraduna, eta sindikatuaren aldarrien berri emateko paperak bota dituzte. Jada amaitu da protesta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.