Ekonomia

LABeko kide bat atxilotu dute Bilbon, Cebeken egoitzaren kontrako protestan

Sindikatuak protesta egin du Bizkaiko patronalak Bilbon duen egoitzara kateatuta. Bideoa: atxiloketa (Erre Harria). [YouTube]http://youtu.be/AtjP-ULfyB4[/YouTube]

2013ko ekainaren 25a
14:58
Entzun

Sektore eta enpresetako gure hitzarmenen defentsan lelopean egin du protesta LABek. Sindikatuko zenbait kidek, CEBEKen egoitzara kateatuta, "patronalak hitzarmenen inguruan erakutsitako jarrera itxia eta negoziazioan sortzen duen blokeoa" salatu nahi izan dute.

Ertzaintza joan da protesta izan den lekura, eta parte hartu dutenak identifikatu ditu. Kateak moztu ditu, eta, LABek jakinarazi duenez, desordena publikoa eta koakzioa leporatu die. "Momentu horretan, bultzaka hasi da Ertzaintza bertaratutakoen kontra, eta sindikatuko kide bat atxilotuta eraman dute aginteari eraso egin izana leporatuta".

Atxiloketaren ostean, Ertzaintzaren jarrera "oldarkorra" salatu du LABek, eta ekintza baketsua zela azpimarratu du.

[YouTube]http://youtu.be/ReXzPHFnGK4[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.