Etxeko lanak eginda" utziko du LABeko idazkaritza Ainhoa Etxaidek. 2008tik sindikatuko buru izandakoak amaitutzat eman du bere aroa, eta Garbiñe Aranburu proposatu du bere lekukotza hartzeko; Igor Arroyo, berriz, bere alboko gisa. "Garai berri baterako" gidaritza dela dio Etxaidek. Ordea, lanean hasi aurretik, datorren urteko maiatzean egingo den biltzar nazionalaren onespena jaso beharko du zuzendaritza berriak.
Krisia piztearekin batera heldu zen Etxaide LABeko zuzendaritzara, eta horrek gidoia aldatu beharra ekarri zuen. "Agenda haiek jarri digute, baina gidoia guk idatzi dugu", nabarmendu du idazkari nagusiak. Orduko hartan jarritako helburuak lortu direla uste du, hala ere, zuzendaritzak, eta, beraz, ardura karguak uzteko unea heldu dela.
Dena den, sindikatuak lanean jarraituko duela gogorarazi du Etxaidek, eta ohartarazi klase borroka izango dutela ardatz aurrerantzean ere.