LABentzat merkataritzako greba arrakastatsua izan da
IRUÑEA. Jaiegunetan dendak eta saltoki handiak irekitzearen aurka egindako grebak bere helburuak bete dituela esan du LABek. Igandean, Nafarroako komertzioen %95 egon zirela itxita azaldu du, nahiz eta langileek lanera joateko presio handia izan. Gainera, etorkizunera begira jaiegunetan lan egitearen aurkako dinamika sindikal sendoa sortu dutela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu