Finantzak

Laboral Kutxak 104 milioi irabazi zituen iaz

Kapitala handitu du, %12,17ra arte.

Iker Aranburu.
2014ko otsailaren 21a
11:48
Entzun

Mondragon taldeko kreditu kooperatibak 140 milioi euroren hornikuntzak eta saneamenduak egin ditu, eta horri esker "dagoeneko nabarmenak diren" estaldura mailak hobetu ditu. Arauz onartutako hornikuntza generiko gorena du, 167 milioi eurotik gorakoa, berankortasunaren hazkundeak ekarri ditzakeen arazoei aurre egiteko. Bueltan jasotzen ez dituen edo ez jasotzeko  arriskuan dauden maileguak handitzen ari zaizkio hari ere, eta mailegu poltsaren %9,68 dira dagoeneko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.