Laboral Kutxako etorkizunerako aurreikuspena "egonkortzat" jo du Fitch rating agentziak. Besteak beste, kutxaren "sendotasunean" eta emaitza onak izateko "gaitasun handian" oinarritu du kalifikazioa.
Urriaren 15ean, Moody's kalifikazio agentziak Ba1 maila eman zion Laboral Kutxari luzera begirako rating-ean. Orduan, Laboral Kutxak esan zuen kalifikazioari eutsi izanak bere "aktiboen kalitatea" berretsi zuela, eta beste finantza erakundeetakoek baino kalte apalagoak izan dituela "egoera konplexua izanagatik ere".