Laboreen prezioen igoera itogarria dela dio ENBAk
DONOSTIA. Euskal Herriko abeltzainek egoera «itogarria»dutela salatu du ENBA sindikatuak, laboreen prezioak igo direlako. Haren esanetan, pentsuaren igoerak eragiten die gehien. Gainera, dio Europako gobernuen jarrera «hipokrita» dela, ez dutelako igoera eragozteko neurririk hartzen. Europako Batzordeak, berriz, garrantzia kendu dio igoera horri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu