Gaur arratsaldean leherketa bat gertatu da Galdakaoko Maxam enpresako laborategian, eta pertsona bat zauritu da, Sos Deiak-ek jakinarazi duenez. Barakaldoko Gurutzetako erietxera eraman dute.
Eztandak ez du eraginik izan lantokitik kanpo. Iturri haren arabera, egoera kontrolpean daukate.