Laguntza programa

2012ko apirilaren 22a
00:00
Entzun

EKOIZPEN SAREA

Enpresa txiki eta ertainak. 40 milioi euroren laguntzak; horietatik 26 milioi euro, izaera teknologikoa edo berritzailea izan eta inbertsioen bidez enpleguak sortzen dituzten industriako enpresei.

Ikerketa. 30 milioi euro, ikerketa proiektuak abian jarri eta ikertzaileak kontratatzen dituzten enpresentzat.

Turismoa eta merkataritza. 17 milioi euroren laguntzak emango dizkie, besteak beste, establezimendu eta lokalak berritu eta turismo esparruan lehiakorrago izateko ekimenak abian jartzeko.

Nekazaritza, arrantza eta elikagaien industria. 106 milioi euro, enpresak modernizatzeko eta ikerketan, garapenean eta berrikuntzan inbertitzeko.

GAZTEENTZAKO LANA

Atzerrian praktikak. Atzerriko merkatuetan presentzia duten euskal enpresetan praktikak egiteko programa bat jarriko du martxan, 26 milioi euro inbertituta. Gazteek atzerrian lan egiteak sortzen dituen gastuen %75 finantzatuko ditu; enpresek Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak bakarrik hartu beharko dituzte beren gain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.