ELA sindikatuak gaur ohar baten bidez Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Celsa Atlanticek (Laminaciones Arregui ohiak) Araban dituen bi lantegiak ixteko eta indarrean dauden kontratu guztiak deuseztatzeko aurkeztu duen erregulazio dosierraren aurka agertzeko. Araban 352 langile ditu Celsak, Gasteizen eta Urbinan.
Sindikatuak gogorarazi du 352 langile horiek bi urte baino gehiago daramatzatela hitzarmena berritu gabe; hau da, 2009ko soldata bera kobratzen.
Erregulazio dosierra onartuko balitz, ELAk esan du "lan baldintzak suntsitzeko plana" aurrera aterako litzatekeela, gero "lantegiak ixteko edo horiek saldu eta dirua ateratzeko".
Horrez gain, enpresa tartean dagoen lantegietan "sindikatuen borrokak" jarraitu egingo duela ohartarazi du.