ekonomia

Lan erreforma onartu dute, alde PSOEk soilik bozkatuta

Espainiako Gobernuaren dekretuak aldeko 168 boto izan ditu, PSOEko kideenak guztiak; alderdi sozialistako kide bat, eta PP, CiU, EAJ, CC, UPN eta UPyD-ko ordezkaria guztiak abstenitu egin dira, eta ERC-IU-ICV, BNG eta Na Baik kontra bozkatu dute

2010eko ekainaren 22a
21:53
Entzun
Lan erreforma onartu du Espainiako Kongresuak. Zapateroren gobernuaren dekretuak aldeko 168 boto izan ditu, kontrako zortzi, eta abstentziozko 173. Aldeko boto guztiak PSOEko kideenak izan dira, kontra ERC-IU-ICV, BNG eta Na Baik bozkatu dute, eta alderdisozialistako kide bat, eta PP, CiU, EAJ, CC, UPN eta UPyD-ko ordezkaria guztiak abstenitu egin dira.

Erreforma indarrean jarriko dute, baina gobernuak lege proiektu bezala tramitatuko du eta talde parlamentarioek proposamenak egiteko aukera izango dute.

Kongresuan gaur arratsaldean bozkatuko dute lan erreformarako dekretua. Testuinguru ekonomiko larriari aurre egiteko ezinbestekoa dela argudiatuta egin du gobernuak. Azkenean beste alderdi eta eragileekin adostu gabe darama Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburuak proposamena Kongresura: enpresaburuek erreforma murritzegia dela kritikatu dute, eta sindikatuek langileen eskubideak urratzen dituela. Era berean, oposizioko alderdiak ere ez ditu ase ekimenak.

EAJk atzo jakinarazi zuen abstenitu egingo dela, lan erreforma "ez delako nahikoa eta ez duelako lan harremanetarako euskal esparruaren existentzia errespetatzen". CiU ere abstenitu egingo da.

Nafarroa Baik kontra bozkatuko du, IUk, ICVk eta ERCk ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.