Ekonomia

Lan erreformak Konstituzionalaren bermea dauka

PPren dekretuaren edukia legezkoa dela esan dute zazpi epailek eta aurka azaldu dira lau; beraz, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren oniritzia dauka erreformak.

xabier martin
2014ko otsailaren 13a
18:41
Entzun

Langileen lan baldintzak era nabarmenean okertu dituen Espainiako Gobernuaren lan erreformak herrialde horretako Auzitegi Konstituzionalaren bedeinkapena dauka. Madrilgo Gizarte arloko epaitegi batek Espainiako Konstituzioaren aurkakotasuna helerazi zion goi epaitegiari, eta auziari erantzuna eman dio orain: 2012ko otsailean gobernuak onartu zuen lan erreforma legezkoa da, hala forman (dekretu bidez onartu izana) nola edukian.

Auzitegi Konstituzionaleko zazpi epaile erreformaren legezkotasunaren alde azaldu dira, eta lau aurka. Kaleratzeengatik erreformak finkatu dituen kalte ordainak zeuden ezbaian, baina auzitegiak esan du legezkoak direla. Lehen aldia da Espainiako Auzitegi Konstituzionalak lan erreformari buruzko ebazpena ematen duela. Madrilgo epaitegi berak hamasei aldiz helarazi dio konstituzioaren aurkakotasuna, baina horietan guztietan ez du auzia tramitera onartu Konstituzionalak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.