Estatuen ekonomiari buruzko txosten batean, Espainiakoaren hazkundearen sendotasuna auzitan jarri du Nazioarteko Diru Funtsak. Ziklo ekonomikoak aurrera egin eta "kanpoko aldeko haizeak lausotu" ahala, hazkundea %1,5ekoa izango da Espainian, NDFk iragarri duenez.
Hortaz, Espainiako Gobernua eta NDF ez datoz bat aurreikuspenekin; datozen urteetarako %3ko hazkundea iragarri du Espainiak; NDFk, ordea, uste du Espainiako Barne Produktu Gordina %1,8 haziko dela 2020rako. Horrez gain, Espainiako Estatuko egiturazko langabezia tasa %16koa dela nabarmendu du; hazkunde tasa hazi eta langabeziarena urritzeko, lan erreforman sakontzeko eskatu dio Espainiari.
NDFk aitortu du estatuan "soldaten hazkundearen moderazioa" izan dela lanpostuak sortzeko elementuetako bat, eta erantsi horri esker "krisi aurreko eztandan zehar galdutako lehiakortasuna" berreskuratzen ari dela.