Lan kodearen erreformaren aurkako protestak deitu dituzte gaurko ere sindikatu eta eragileek. Baionan goizean goiz bildu dira manifestariak suprefektura aurrean eta sarrera-irteerak blokeatu dituzte. Jusqu'au Retrait kolektiboko bost kide suprefektura barruan sartu dira eta bertan hasi dira protesta egiten, baina Poliziak atxilotu egin ditu.
Polizia gehiago hurbildu da suprefekturara. Anartean bost atxilotuak eraman dituzte @jusquauretraitk@berriapic.twitter.com/zmtBZ4Nr3i
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) 2016(e)ko ekainak 23
Artean, kanpoaldean, Pârisen Gobernua eta sindikatuek hitzartutako ibilbidearen parodia egiten ari dira manifestariek.
Suprefektura aitzineko bidea trabatuz itzulika hasi dira manifestariak @jusquauretraitk@berriapic.twitter.com/eqDTe1TcBo
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) 2016(e)ko ekainak 23
Kanpoan bildutako manifestariek kontzentrazioa egin dute Baionako suprefektura aurrean atxilotuak askatzeko eskatuz. Baina Poliziak indarrez sakabanatu ditu negar gasak erabilita. 14:00ak aldera askatu dituzte bost atxilotuak.
Askatu dituzte goiz honetan Baionan atxilotutako bist lagunak @berria
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) 2016(e)ko ekainak 23